martes, 10 de mayo de 2011
PANDAREN AZKEN AUKERA?
Hartz panda betiko desagertu ahal da. Aspaldiko urteetan gainbehera erori da bere populazioa eta bere desagerpena etorkizun oso hurbilean gerta daitekeela argi dago. Orain, bost lurralde desberdinetako ikerlariek osatutako ikerlari talde batek panda handiaren genomaren sekuentziazioari ekingo dio.Habitat galera, ehiza eta gaixotasunek espeziearen populazioa izugarri murriztu dute, minimo kritikoetan utziaz. Espeziearen errekuperaziorako egindako saiakera askok porrot egin du, hartzek erakutsitako ugaltzeko interes eskasagatik besteak beste. Pandaren genomak 3 milioi base pare ditu eta ikerlariek giza genomak adina gene izan ditzakeenaren susmoa dute. Ikerketa Pekingo Genomika Institutuak zuzenduko du eta sei hilabeteren buruan amaituta egotea espero da. Panda hartza oso espezie kutuna da mundu osoan, sakratua zenbait kulturatan.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario